jueves, 3 de noviembre de 2016

GALDERAK
 
 
GIZA GENOMAREN PROIEKTUA
 
Giza genoma :2001eko otsailean, giza genoma, gizakiaren DNA-ren sekuentziaren lehen zirriborroari buruzko datuak aurkeztu eta argitaratu zen.

Proiektuaren helburua: Bi eragiketa desberdinen bidez burutzen da kartografia lan hori: mapa genetikoa egitea, hots, mutazio puntu biren arteko distantzia neurtzea, kromosomen berkonbinazoan gertatzen den banantze maiztasuna kalkululatuz; eta mapa fisikoa egitea, hots, murrizketa entzimak erabiliz lorturiko DNA genomikoaren zatiak ordenatzea. Sekuentziazioa, ordea, genoma osoaren nukleotidoen sekuentziaren ezagutzea da. Datorren mendearen hasieran, ustez, amaitua izango den proiektu honek itxaropen handiak piztu ditu lortuko diren datuen inguruan, eta arazo etikoak jarri ditu ezagutza horretaz egingo den erabilera dela eta.1986-1987an, zientzialari batzorde batek Giza Genoma Proiektua izenez ezagutzen den zientzia proiektua burutzea proposatu zien Estatu Batuetako Energia Departamentuari eta Osasun Erakunde Nazionalari.

Proiektu horren helburua giza genoma erabat sekuentziatzea da, hau da, genoma haploidea osatzen duten hiru mila milioi baseen sekuentzia zehaztea. Esan behar da genoma “sekuentziatzea” ez dela genoma “deszifratzea”; izan ere, osatzen duten 3.000 milioi base era lotuan “irakurtzeko” gai izatea da genoma sekuentziatzea; genoma deszifratzeak, aldiz, sekuentziaren geneetako bakoitzari dagozkion proteinen funtzioa identifikatzea ekarriko du.

Proiektua gauzatu ahal izateko, Estatu Batuetako Kongresuak 200 milioi dolarreko inbertsioa onartu zuen urteko. 1989an abiatu zen proiektua eta lehen aldian James Watson izan zen haren zuzendaria. Proiektuaren izaria ulertu ahal izateko, giza genomaren neurria eta ezaugarriak hartu behar dira kontuan.

GIZA GENOMA ETA BESTE ORGANISMO BATZUEN ARTEKO KONPARAKETA

 
Giza genoma 23 pare kromosoma dauzka, 22 pare kromosoma autosomikoak eta sexua zehazten duen kromosoma bat. 30.000 gene gutxi-gorabehera dauzka. 

Arabidopsis thalianaren genomak 630 pare kromosoma dauzka eta 25.000 gene gutxi-gora behera dauzka.

Drosophila melanogaster 4 pare kromosoma dauzka eta 13.000 gene inguru izaten ditu.

Caenorhabditis elegans 6 pare kromosomak dauzka eta 19000 gene inguru izaten ditu.




GIZA GENOMAK GAUR EGUN IZAN DITUEN APLIKAZIOAK

TEST GENETIKOA:Hainbat minbizi motarako, diabeterako, kardiopatetarako etab. Test horren bidez gaixotasun horiek izateko probalitatea jakin daiteke.

GENE TERAPIA: Dagoeneko, jatorri genetikoko inmunoeskasiaren bat duten haur burbuila jaso dute tratamendua.
TRANSPLANTEAREN AURREKO DIAGNOSTIKO GENETIKOA: Trasplante bati esker, ume osasuntsu batek bizitza salbatu zion bere arrebari
GIZA EBOLUZIOARI eta historian izan diren migrazioei buruzko jakintza.

GIZA GENOMAREN AURKIKUNTZAK GAUR EGUN ETA ETORKIZUNEAN ESKAINI AHAL IZANGO DUTEN AUKERAK

ZELULA AMA:  Laguntza  ematen du ehun eta organo berriak sortzen

EMBRIOEN SELEKZIOA: Enbrioiak ze gaixotasun edo berezitasunak dituen aurreikusten du.

KRIMINOLOGIA:  Erabilgarria izan daiteke.