miércoles, 28 de septiembre de 2016

Gattaca filmari buruzko lana


Gattaca(1997)









Gatacca-k bere izena zor dio DNako (azido desoxirribonukleikoko) katearen segida eratzen duten oinarri nitrogenatuei.

Zuzendaria :Andrew Niccol
Gidoigilea:  Andrew Niccol
Aktore nagusiak:

Sinopsia: Iraganean, ume gehienak in vitro bidez kontzebitzen dira. Baina, Vincent berriz naturalki kontzebitu zuten in vitro teknika erabili gabe eta bihotzan arazo bat zeukan jaio zenean. Arazo horrek baliagarria ez izatea egiten du eta astronauta izatea, bere ametsa txikitatik, ezina izatea eragiten dio. Egun batean dena aldatzen da, Vincent-ek Jerome-kin,baliagarria da, topatzen denean eta honek bere "nortasuna" erabiltzea utziko dio horrela baliagarria izatea lortuko du, bere ametsa betez. Jerome-k igerilaria zen baina istripu baten ondoren ez du lan egiten gehiago. Ondoren Vincent Jerome-n nortasuna hartzen du berarengatik lan eginez eta azkenean espaziora joanez.

Gaiak: Teknologikoa, zientifikoa eta soziala. Teknologikoa izango litzateke gai nagusia, filman sarritan erakusten dutelako etorkizunean hipotetikoki egongo diren aurrerapenak lanetan, negozioetan etab...

Generoa: Zientzia fikzioa, beste adibide famatuak Avatar, Matrix eta 2001: una odisea en el espacio. Zientziak-fikziozko filma izanda ere, dramako filma ere izan litzateke Vincent-en istorioa drama asko dauka txikia zenetik bere anaiarekin zeukan lehia, Irene-rekin daukan erlazio eta "intruso" bat bezela eguneroko bizitza eginda.

  • Vincent Freeman: Oso azkarra da mentalki baliagarria ez izanez, bihotzean arazo bat duenez bere erresistentzia fisikoa murrizten dio eta astronauta izatea ezina egiten dio. Vincent erreserbatua da, lana ondo egitea eta legeak errespetatzea nahiago izaten du bere ametsa betetzeko helmugarekin.
  • Jerome Morrow: Genetikoki perfektoa zen mentalki eta fisikoki, baina istripua izanez gero paraplegikoa  bihurtu zen eta mobilitatea asko murriztu zion. Bere jarrera hasieran txarra da jendearekiko istripuaren ondorioz, baina azkenean Vincent-ekin ondo konpontzen da.  
  • Irene Cassini: Oso azkarra, genetikoki prefektua baian arazo bat dauka ere. Protagonistaren neskalagunaren antzeko bat da. Besteak bezala lan egiten duen arren, genetikoki perfektuak ez direnak daukaten gauzak gustatzen zaizkio(piano saioa bezala).
Jendearen morala gehien harritu zaigun gauza izan da, jendea ez dauka pertsonalitate asko eta denak oso korrektoak eta berdinak direla, gaur egun bakoitzak ezberdinak garelako eta pertsonalitate aldaera handia dagoelako.

Bai, nabarmenena legez kanpoko negozioak eta lanak dira, adibidez Jerome eta Vincent nortasunez aldatzen dutenean. Beste nabarmen bat anai-arreben arteko lehia eta inbidia izan da, Vincent eta Antonen artekoa handiak direnez.

Lehen aipatutako nortasunak erosi edo aldatu dezaketela, baliagarriak ez direnak baliagarriekin aldatzen dute.

Gizakiaren perfektasun genetikoa oso nabarmena da teknologian, lanetan, gizartean, perfektuak direnen status-a altuagoa da besteekin konparatuta, eta biologikoki, in vitro ernalketan perfekzioa lortzea nahi dutelako beti. Ikuspegi ezkorra ikusten da, perfekzioa bakarrik garrantzia duelako, oso ados gaude gizakiaren ez-perfekzioak gizakiak bakarrak egiten dituztelako eta hori onuragarria delako gizartearentzat, klon perfektuak bakarrik egonez gero oso bizitza aspergarria eta tristea izango litzatekeelako.

Ikerketa genetikoen helburuak berriz ere gizakien perfekzioa muturreraino eramateko eta azkenean akatsik gabeko gizaki genetikoki perfektua lortzeko.

Eugenesia Giza espeziaren hobetzerako jaraunspeneko lege biologikoen aplikazioa da, hau da jarauspeneko geneak hobetzea muturreraino perfekzioa lortzeko.

Baliagarriak ez direnenganako desprezioa eta baztertzea gizartean eta lanetan, adibidez: baliagarriak ez direnei garbitzen jartzen zituzten.

Gure ustez genetikak bakarrik lagundu beharko lukeen gizakia paralisi edo mugikortasun arazoak ez izateki;itsua, gorra edo mutua ez izateko etab jaiotzeko, eta ez perfekzio genetikoa izatea bakoitzak hobetu behar duelako nahi dituen alorretan.




1 comentario:

  1. OSO ONGI!
    Sinopsia: iraganean??? akatsekin hasten gara. Ez dago dago argi azalduta, ez da ongi ulertzen. Espresioa zaindu! Gainera, normalean sinopsietan ez da horren esplizituki filmaren bukaera jartzen, nahikoa da iradokitzea.
    Filmaren gaiak horiek izan daitezkela aipatzea ongi, teknologikoa baino gehiago, zientifikoa edo zehatzago genetikoa.Baina gai nagusia ez da teknologia, ezta genetika bera ere, gaia hori soilik balitz pelikula dokumental hutsa izango litzateke, benetako gai nagusia ingenieritza genetikoa eta horrek eragiten dituen gizarte eta pertsona mota da.
    Generoa ados. Drama ere bai, baina horren gainetik suspentsea, intriga,...., momentu batean pelikula poliziakoa bihurtzen da.
    Pertsonaren perfilak (batez ere psikologiak) ongi, batez ere Jerome eta Irenerenak. Vicent-ena ez duzue horren argi azaltzen.
    Lanaren bigarren partean, filmaren edukiei buruz egiten dituzuen hausnarketak ongi.
    Azken komentarioak azalpen zabalagoa, arrazoituagoa,... eskatzen du. Ados egon nahiteke zuen ikuspegi filosofikoarekin edo ez, baina zertxobait gehiago arrazoitzen saiatu behar gara.

    ResponderEliminar